XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAZTAN

Euskara eta Kultur Zerbitzuek ekitaldi anitz antolatu dute Elizondon

Baztan Udaleko Kultur eta Euskara Zerbitzuek ekitaldi ugari antolatu dute Elizondon apirilean zehar.

Heldu den 28ra arte Detritus izeneko margo erakusketa zabalik egonen da Arizkunenea Kultur Etxean.

Bertan bildutako marrazkiak arratsaldeko 7etatik 9etara ikus daitezke.

Leku berean, Alberto Aldai Garai adituak Baztango etxe eta abizenei buruzko mintzaldia eskainiko du 15ean, arratsaldeko 7,30etan.

Ekitaldi hau antolatzeko Kultur eta Euskara Zerbitzuek Nafar Gobernuko Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza jaso dute.

Bestalde, joan den martxoaren 31etik antzerki-kafea eskaintzen ari da ostiralero Kasinoan.

Emanaldiak gaueko 9,30etan izaten dira.

Heldu den 14ean Zootrop taldeak Groc izenburuko antzezlana aurkeztuko du eta apirilaren 21ean Iris malabaristen ikuskizuna izanen da.

Ekitaldi hauetan, Kevin Brooking eta Jordi Bertranek esku hartu dute jadanik.